Iazko urtarrilean argitaratu zuen liburuaren lehen edizioa Debagoieneko historialariak. Berorrek esplikatu zuen moduan, "GOIENAGUSI elkartearen eskariari jarraiki prestatu eta eman ditudan lau ordutako hitzaldietako edukia biltzen du liburuxkak". Helburua, berriz, honakoa: "Arrasateko historiaren testuingurua ulertzera lagun dezaketen zenbait mugarri eskaintzea".
Lau ordu, lau kapitulu
Hain justu, Mondragon en su historia (y en cuatro horas) liburuaren lehen kapituluak aurre-historiatik 1260. urtera arteko historiaren errepasoa egiten du; 1240-1448, etengabeko gerrak da, berriz, bigarren kapituluaren izenburua. 1448tik XIX. mendera arteko historia aldia errepasatzen du hirugarrenak, eta azken kapituluak XIX. mendetik XX. mendera arteko oinarrizko pasarteak.