Jokoari dagokionez, igartzen zaio Ford Mugarriri Andoni Bernal edo Kepa Isasmendi moduko jokalarien hutsunea. Erasoko jokoan, kanpotik batez ere, jokalari erabakigarriak ziren bai Bernal zein Isasmendi –besteak beste– eta orain erasoko jokoa are gehiago landu behar dute arrasatearrek: "Gakoa defentsako lana izango da aurten", uste du zuzendaritzako Andoni Bernalek. Bestalde, bi jardunaldi bakarrik jokatu dituzten arren lau jokalari lesionatu dira.