Bitxikeria moduan, Belategik aipatu du Realaren eta Malagaren arteko partidua ikusten ari zirela, lankide eta bezero baten artean loteria primitiboa tokatuz gero zer egingo zuten imajinatzen ari zirela: "Eta hamar bat minutura jaso zuten deia tabernan, Donostiako administraziotik. Ordu horretan Donostiatik deitzen badute zerbait inportantea gertatu delako da", kontatu du.
Beste 2.900 euro
Era berean, Belategik jakitera eman du zapatuko loteria primitiboaren barruan bost zenbaki asmatu dituztenen artean loteria-billete bat Nebraska tabernan baliozkotu dela. Estatuan 251 pertsonek asmatu dituzte bost zenbaki eta saria da 2.905 eurokoa.