Arrasateko Biblioteka Egunaren egitaraua abian da

Xabier Santxez 2015ko urr. 2a, 10:38
2 princeses barbudes talde kataluniarraren kartela egitarau barruan

Aurtengo Bibliotekaren Egunerako egitaraua prest du Arrasateko Udal Bibliotekak. Jarduerez beteta dator kartela. Atzo jarri zen martxan Saroa Bikandiren eskutik Azalerako ipuinekin, Haurtxotekan. Hurrengo saioa Urriaren 8an izango da, leku berean.

  • AZALERAKO IPUINAK (SAROA BIKANDI): Urriak 1,8 eta 15. Ostegunak. 10:30, Haurtxotekan (euskaraz).
  • MAITE FRANKO IPUIN KONTALARIA HAURRENTZAT:

            Urriak 15, Osteguna: 18:00tan, Santa Marina Auzoko bibliotekan (3-4, euskaraz).

            Urriak 22, Osteguna: 18:00tan, Kulturaten (5 urte, euskaraz)

  • GAUEKO ENTZIKLOPEDIA KOXKORRA: Musika ikuskizuna haur txikientzat. 2 Princeses Barbudes talde kataluniarra. Urriak 23, ostirala, 18:00tan Kulturateko Areto Nagusian.
  • GEZURKERIAK ETORKINEI BURUZ / DETECTOR DE MENTIRAS SOBRE LAS PERSONAS MIGRANTES: Erakusketa eta tailerrak Urriaren 19tik 30era arte. Kulturateko Klaustroan. 


Horrez gain 2 liburu elektroniko irakurgailu zozketatuko dira urrian liburuak mailegatuta eramaten dituztenen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak