Denda sarea ezarpen prozesuan den Zurekin eredu komertzialera egokitzen dabil egun Eroski. Arreta pertsonalizatuan eta sasoiko eta tokiko produktuetan oinarritutako eskaintza dira eredu berriaren ezaugarriak, azaltzen dutenez. Otsailetik uztailera bitarteko epean, 61 saltoki, 8 hipermerkatu eta 53 supermerkatu eraldatu dituzte irizpide horien arabera; 32,3 milioi eurotako inbertsioarekin. Horrez gain, 52 frankizia denda ireki dituzte, 11 milioi euroko inbertsioarekin, eta urte amaierarako 100 dendara iritsi nahi dute, 1.897 saltokik osatzen duten sarera batzeko.
Honekin, fakturazioa 2.966 eurotaraino hazi da lehen seihilekoan. Kontrako aldean, Espainia hegoaldean eta erdialdean zenbait denda utzi eta eskualdatu dituzte eta horrek 27 milioi euroko emaitza negatiboa eragin du. Hala ere, iaz baino %12 hobea da emaitza.
Enpleguari dagokienez, 539 lanpostu sortu ditu Eroskik aurten, zabaldutako datuen arabera.
Orotara, hortaz, 36,7 milioi euroko etekin operatiboarekin, ohiko jarduera %46 hobetu du Eroskik. Ustiapen gastua 11 milioi euro murriztea lortu dute eta %68ko hobekuntza ekarri du horrek zerga-aurretiko emaitzetan. Zorra finantza-erakundeekin berregituratua, 70 milioi euro amortizatu dira.