Partiduaren aurretik zuri-moreek ekipazio berria erakutsi zuten zaleen aurrean, eta Igo Eraikin Projects enpresako zuzendaritzako kide Txus Uribarreni egokitu zitzaion Mondrakoek oparitutako kamiseta jasotzea –argazkian-.
Joan den zapatuan etxean jokatutako lehen partidua aprobetxatu zuen Mondrak babesle berria aurkezteko: Igo Eraikin Projects. Eta modu ezinhobean egin zuten estreinua, talde zuri-morea dagoeneko lider dagoelako, Lagun Onak taldeari 1-0 irabazi ostean. Enpresa horrek Mondrako kategoria guztiak babestuko ditu, oraingoz urtebetez, eta JMAk jarraituko du Eskola Kirola bultzatzen laguntzen.
Partiduaren aurretik zuri-moreek ekipazio berria erakutsi zuten zaleen aurrean, eta Igo Eraikin Projects enpresako zuzendaritzako kide Txus Uribarreni egokitu zitzaion Mondrakoek oparitutako kamiseta jasotzea –argazkian-.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.