Protestekin jarraituko du Ordainduk oraingo eguenean

Manifestazio zein kale agerraldiak areagotu nahi dituzte Ordaindutik datozen hilabeteetan. Eguenean manifestazioa egingo dute (18:30ean, Biterin hasita) eta datorren astean Legazpira ere joango dira. 

Eguenean, urriaren lehena, manifestazioa egingo dute Arrasate erdialdetik. 18:30ean hasiko da protesta Biteri plazan, astero egiten duten bezala. Ohiko agerraldiarekin batera, urriaren 8an Legazpin ere egingo dute manifestazioa eta autobusa ere antolatu dute, nahi dutenak joan daitezen. 17:30ean irtengo da Biteritik eta Elorregin eta Oñatin ere geldialdiak egingo ditu. Ordaindutik azaldu dutenez, protesten bitartez indarra egiten jarraituko dutela erakutsi gura dute. Hala jarraituko dute datozen hilabeteetan. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.