Urtero irailean egiten duten moduan, Musakolako lagun kuadrillak Estonia, Letonia eta Lituania ezagutu du aurten. 50 lagun elkartu dira aurten "ezberdinak" diren Europako hiru herrialde horiek ezagutzeko: "Oso leku politak ezagutu ditugu", diote. Badira zazpi bat urte irailean irteera bat egiten dutenetik; Frantzia, Kroazia, Polonia, Belgika eta Holanda bisitatu dituzte, besteak beste: "Datorren urterako Alemania edo Errumania izan daitezke aukeretako batzuk, baina oraindik ez dugu ezer erabaki", adierazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.