Time attack deritzon diziplina izan da aurtengo nobedade nagusia Garaia Berrikuntza Gunean egiten ari diren Motorshow erakustaldian. Bigarren urtez antolatu dute auto-gidariendako hitzordu berezia den erakustaldia elkarlanean A + Gas marka arrasatearrak eta Mondragon Unibertsitateko Login Lan kooperatibak.
Gaur, zapatua, jokatu da eta hamahiru pilotuk hartu dute parte. Denborak neurtu dizkiete eta Raul Perez bilbotarra izan da azkarrena. Bere denbora: 2'42,1052''.
Bigarren Iñigo Errasti oñatiarra izan da. Bere denbora: 2'46,754". Eta hirugarrena beste oñatiar bat izan da, Urtzi Samaniego. Honen denbora: 2'54,440".
Ekintza gehiago
Antolatzaileek asteburu osorako egitaraua prestatu dute. Txosna, umeendako ekitaldiak, auto klasikoen zein gaur egungoen erakusketa, Time attack proba...