Meatzerreka berreskuratzeko auzolana egin dute gaur zapatua

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko ira. 26a, 17:13

30 lagun elkartu dira gaur goizean, Sustraibarri, Naturtzaindia eta Besaide elkarteek Meatzerreka berreskuratzeko egindako deialdian. Otsailean herri-lanean landatutako zuhaitzak aztertu ondoren, anfibioentzako urmaela egin dute, zuhaitzetan hegaztientzako eta saguzarrentzako habiak prestatu dituzte eta zuhaitzak identifikatzeko karteltxoak egin dituzte. Askotariko herritarren artean, udal ordezkariak ere bertan ziren, Maria Ubarretxena alkatea eta Ibon Arrupe zinegotzia, horien artean. Lan horiez gainera, San Baleixo ermita ondotik lursailera igotzeko egurrezko eskailerak eraiki zituzten atzo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak