Atzo egin zuten Ikurrinaren igoera Garagartzako auzotarrek eta buzkantzak jatera elkartu ziren Patxisena auzo-etxean. Gauerdian, ordea, bisita berezia izan zuten. Iluntasunak babestuta eta oihu artean jaitsi ziren Garagartzara Lamia eta Neanderthal. Urteak ziren auzotarrek ez zituztela Sanmiguel jaietan ikusten, hamar bat urte. Horregatik berezia izan zen atzoko gaua.
%2011.36.47_content.png)