Ikuskizun koloretsua egin dute Arizmendi ikastolako ikasleek, Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2015eko irailaren 25a

Ikas-bidaiarako dirua lortzeko Iraganari eutsiz izeneko ikuskizuna eskaini dute Amaia antzokian.

Alaia, dibertigarria eta koloretsua izan da Arizmendi ikastolako batxilergoko bigarren mailako ikasleek gaur iluntzean Arrasateko Amaia antzokian egin duten ikuskizuna. Aitona-amonak, dantzariak, animaliak... denetik ikusi dugu eszenatoki gainean eta irribarrea ahoan umoretsu ibili dira ikasleak.

Dantzan, kantuan eta musika instrumentuak jotzen ikusi ditugu. Diziplina asko menperatzen dituzte gazte hauek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak