Dantza, musika eta jana Kajoi tabernan bihar, Txikitxu Arrostaitz taldea laguntzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ira. 25a, 09:38

Zapaturako plana iragartzeko kartela.

Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak, Kajoi tabernak eta Otamendi, Agirre-Etxe eta Gorka harategiek arrasatearrendako proposamen eder batekin datoz. Bihar, zapatua, 18:00etan hasita dantzak, saiheskiak eta zuzeneko musika izango da Herriko Plazan, Kajoi tabernaren bueltan. 

Txikitxu-Arrostaitzen dantzaldia egongo da Herriko plazan. Dantzaldiarekin batera, Otamendi, Agirre-Etxe eta Gorka harategiek saiheskia erreko dute eta aldi berean, Kajoi tabernak herritarren eskura jarriko du ardoa. Plana borobiltzeko, rock doinuak ere egongo dira. Radio Futura talde ezagunaren bertsioak eskainiko ditu Tribus Ocultas taldeak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak