Donostia Zinemaldia 2015

Bego Zubia arrasatearrak 'Sagardoa bidegile' dokumentala aurkeztu du Zinemaldian

Eneko Azkarate 2015ko ira. 24a, 12:53

Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioko Culinary Zinema sailean astelehenean aurkeztu zen Sagardoa bidegile dokumentala. Lehiaketatik kanpo. Bego Zubia kazetari mondragoetarra da dokumental horren gidoigile eta zuzendaria.

Pixel-en eta Elhuyarren ekoizpen bat da, ETBren partaidetzarekin, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundien, Eusko Jaurlaritzaren, Hazi-ren eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen laguntzarekin.

Bego Zubiak Elhuyarren egiten du lan eta, hain justu ere, erakunde horrek ETBerako ekoizten duen Teknopolis zientzia dibulgaziorako saioaren zuzendaria da. Egin eta Gara egunkarietan ibilia da eta, aurretik, Arrasate Press astekarian aritu zen, hastapenetan, kazetari lanetan.

Tradizio modernoa

Dokumentalaren sinopsian zera irakur daiteke: "Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertokoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko digu tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea".

Donostia Zinemaldiaren 63. edizioak hainbat jatetxe eta sukaldari entzutetsurekin lankidetzan jarraitzen du aurten ere, Culinary Zinemaren bosgarren edizioan. Nazioarteko chef garrantzitsu batzuk egun bakoitzean proiektatuko den filmari lotutako menu bat prestatzen dute, bakoitzak berea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak