Urriaren 19an epaituko dituzte Espainiako Audientzia Nazionalean 5 militante eta Askapena erakundearen inguruko hiru elkarte legez kanporatzeko prozesua abiatuko da, ETArekin lotura leporatuta. Zapatuan, hilak 26, 18:30ean manifestazioa egingo dute Arrasateko Herriko Plazatik hasita. Deitzaileek diote "gure herrian elkartasun internazionalista lantzeagatik" izango direla epaituak eta salaketa bezala, herri epaiketa bat ere antzeztuko dute. Euskal Herri osoan egingo dituzte halako ekintzak egunotan Herriak Libre dinamikak deituta. (Dokumentu erantsian ekitaldiaren informazio gehiago)
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.