EOCAren orain azkeneko urteko batzarrean erabaki zuten Uribesalgo batzordeko kide izendatzea. EOCAko presidente berria ere izendatu zuten: Anna Maria Rugarli, Vanity Fair Corporation-ekoa.
Eduardo Uribesalgoz gain, Perry Laukens ere izendatu zuten. Keen Emea-ko marketin zuzendaria da bera. Batzordeko kide batzuek karguan jarraitzen dute: Nick Brown (Nikwax), Jan Lorch (RSE), Andrea Tomasini (Patagonia Italia), Sarah Seeger (Marmot) eta Mark Held (EOG, European Outdoor Group).
Ternuaren esanetan, EOCAren batzordeko kide izatea "enpresak ekoizpen sostengarria egiteko egiten duen lana eta horretarako daukan bokazioa errekonozitzea" da. Uribesalgok honako hau esan du: "Ingurumena babesten eta horren inguruan sentsibilizatzen jarraituko dugu, oraindik asko egiteko dagoelako eta sektoretik ikasteko asko eta ekartzeko asko dagoelako".