Parte-hartzea doakoa da, baina aurrez izena eman behar da 943 08 22 15 telefonora deituta edo mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidera mezua bidalita.
Honako esparru hauetan garatu diren estrategia eta teknologia berrienak ezagutu ahal izango dituzte bertara joaten direnek:
-Gobernantza, parte-hartzea eta hiritarrak
-Mugikortasuna eta garraio adimenduna
-Azpiegiturak eta eraikuntza sostengarria
-Energia eraginkortasuna eta ekonomia zirkularra
Smart proiektu eta teknologiak sustatzearekin zerikusia duten administrazio eta eragileak dira jardunaldiaren publiko objektiboa. Hau da: Eusko Jaurlaritzako sailak eta agentziak; foru aldundiak; udalak, mankomunitateak eta eskualde garapen agentziak. Hala ere, Mondragoneko kooperatibetako kideak, interesa badute, ere joan daitezke entzule gisa.
Denetara, 18 erakundek antolatu dute Smart Mondragon jardunaldia.
Jardunaldia gai-blokeka antolatu da. 09:15etik 14:00etara izango da. Sarrera-hitzaldia LKSk egingo du. Egitarau osoa hemen deskarga daiteke.