Lehenengo fase baten, kartel eta bando bidez txakurrak lotuta eramatearen beharra eta kakak batzearen beharra gogoratuko dute, eta hilabeteren ostean, isunak jartzen hasiko dira. Zigorrak 30 eta 1.500 euro artekoak izango dira, eta txakur arriskutsuen kasuan, lotuta egoteaz gain, muturrekoa eraman beharko dute. Arriskutsuak izan daitezken txakurrekin arauak ez badira betetzen, isunak 2.404 eurotik, 15.025 eurora bitartekoak izango dira.