Batzar hau, EH Bilduk herriz herri abiatu nahi duen "prozesu parte-hartzaile gardenaren" barruan dago, koaliziotik adierazi dutenez. Alderdi politikoak zehaztu bezala, eztabaida hauek bi fasetan egingo dira: irailaren 16tik 24ra deituko diren batzarrak, alde batetik, eta urriaren 16tik 30era egingo diren bilerak, bestetik.
Herri bakoitzeko parte-hartzaileen botoak zenbatu eta gehituko dira, "bide ahalik eta irekienean" lan egiteko helburuarekin. EH Bilduk, iritzi eta ekarpenak "batzarretan zuzenean egiteko gonbidapena" luzatzen du horrela.