Egitarauari dagokionez, 08:30ean, Garibai etorbidetik aterako dira 49ko kintoak. Añana-Gesaltzara iritsi eta bisita egingo dute bertan, baita hamarretakoa ere, Palacio de Añana jatetxean.
Urriaren 13a aurretik
Eta ondoren, Gasteizerako bidea hartuko dute. Han, katedrala ikusi, Portalon jatetxean bapo bazkaldu eta dantzaldia ere izango dute bertan. 19:30ean bueltatuko dira Arrasatera.
Txangoaren prezioa da 80 euro. Izen-ematea, berriz, Lore lurrin-dendan egin behar da eta 50 euro aurreratu behar dira; hori urriaren 13a aurretik egin beharra dago.