Gobernuz Kanpoko Erakundetarako diru laguntzaren deialdi barneko programa da eta beraz, Las Vueltasen eramaten ari diren proiektuaren egoera eta etorkizunerako planak ezagutu zituen Maria Ubarretxena alkateak. Udalaren arabera, proiektuaren oinarrizko helburuak esparru fisiko kulturalak eta historikoak eratzea dira, horiek aldarrikatzeko eta herriaren garapena turismo mailan sustatzeko.
Helburu horiek lortzeko bidean Herriko Plaza berreraiki da eta Kultura etxea eraikitzen ari dira gazte eta umeendako bereziki eta herriko biztanle guztiendako orokorrean. Hurrengo urratsa izango da Las Vueltasen inguruko ondasun natural eta historikoak aprobetxatuz (Cerro el Picacho, antzinako indigenen bizilekuak El Naranjos-en, El Barracón...), ibilbide turistikoa eraikitzea, herriko garapen ekonomiko eta kulturala sustatzeko.