Hilabeteren ostean isunak jartzen hasiko dira; hori bai, Garciak nabarmendu du helburua ez dela dirua biltzea: "Elkarbizitzarako oinarrizko arau batzuk jartzeaz ari gara; nahiago genuke isunik ez jarri behar izatea".
Oscar Garciak gogora ekarri du txakurrak kaletik lotuta eraman behar direla: "Hainbat eta hainbat kexa jasotzen ari gara bizilagunen aldetik, loturik gabe doazen txakurren gainean. Herritarrendako arrisku bat dira; herritarrei erasoak egon dira, zirkulazio istripuak eragin dituzte eta txakurren arteko borrokak ere eman dira. Egoera horrekin amaitu beharra dago".
Horrez gain, txakurren kakak jasotzearen garrantziaz ere dihardu PSE-EEko zinegotziak. "Arazo serio" bat dela dio eta kaleak zein gune berdeak txakur kaka barik egotea lortu behar dela; "osasunaren kalterako" dela eta "irudi txarra" eragiteaz gain, herritarrendako "oso deserosoa" dela uste du.