Txakurren eta arrasatearren arteko elkarbizitza hobetzeko kanpaina abiatu du Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ira. 21a, 17:11
Txakurrak lotu barik ibiltzeko hiru gune egokitu zituen Udalak aurreko agintaldian; irudian, gune horietako bat.

Obrak, Zerbitzuak, Mantenua eta Auzoak batzordeko buru Oscar Garciak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, txakurren eta herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko kanpaina abiatu dute gaur, irailak 21. Lehen fase baten bando eta kartel bidez gogora ekarriko diete jabeei txakurrak lotuta eramateko –txakur arriskutsuen kasuan muturrekoarekin– eta horien kakak jasotzeko betebeharra dutela. 

Hilabeteren ostean isunak jartzen hasiko dira; hori bai, Garciak nabarmendu du helburua ez dela dirua biltzea: "Elkarbizitzarako oinarrizko arau batzuk jartzeaz ari gara; nahiago genuke isunik ez jarri behar izatea".

Oscar Garciak gogora ekarri du txakurrak kaletik lotuta eraman behar direla: "Hainbat eta hainbat kexa jasotzen ari gara bizilagunen aldetik, loturik gabe doazen txakurren gainean. Herritarrendako arrisku bat dira; herritarrei erasoak egon dira, zirkulazio istripuak eragin dituzte eta txakurren arteko borrokak ere eman dira. Egoera horrekin amaitu beharra dago". 

Horrez gain, txakurren kakak jasotzearen garrantziaz ere dihardu PSE-EEko zinegotziak. "Arazo serio" bat dela dio eta kaleak zein gune berdeak txakur kaka barik egotea lortu behar dela; "osasunaren kalterako" dela eta "irudi txarra" eragiteaz gain, herritarrendako "oso deserosoa" dela uste du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak