Nobenarixue-n, Maritxu Kajoi egunaren bederatziurren egunean, Komisiñuek urtero herritar ala kolektibo nabarmen bat omentzen du. Aurten Santa Ageda abesbatzak hartuko du ohorea; kantari talde prestuak jasoko du Enbutu Preziatua, omen-ikurra. 18:30ean izango da eta gazta eta ardo mokadutxoa banatuko dute, urtero bezala. Betiko umore ukituaren eta, ohi bezala, aretxabaletarrak akordu berezian, eskuragarri dago egitaraua PDF-an.