San Migel jaiak asteburuan Garagartzan, buzkantza usainarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ira. 23a, 09:00
Buzkantza jana Garagartzako Patxisena auzo-etxean, iaz.

San Migel jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran Arrasateko Garagartza auzoan. Adin guztietarako ekintzak prestatu dituzte eta aurten ere buzkantza usainik ez da faltako Patxisena auzo-etxearen bueltan. Egubakoitz eta zapatu iluntzean egongo da buzkantzak jateko aukera elkartean, 19:00etatik aurrera. Gainerakoan, zuzeneko musikarik ez da faltako, Buzkentza Rock jaialdiak hirugarren edizioa izango du-eta aurten. Albiste barruan, egitarau osoa. 

Irailaren 25a, egubakoitza

19:00 Jaien hasiera, Ikurrinaren igoera eta suziri jaurtiketa

19:30-21:30 Arrasateko trikitilariak kalejiran

22:00 Dantzaldia Gau Alai taldeaz

00:00 'Lamia eta Neanderthalen jaitsiera'

03:00 Berakatz-zopa

Irailaren 26a, zapatua 

11:30 Umeendako jolasak

12:00 Meza auzoko hildakoen alde

17:30 Gorriti eta bere animaliak

19:30 Erromeria

22:30 III. Buzkantza Rock musika jaialdia: Zarzamora, Agressive Combat, Crap eta talde sorpresa

Irailaren 27a, domeka

10:00 Garagartzako Kobateko XI. futboleko partiduak

12:00 Meza San Migelen oroimenez

12:30 Euskal dantzak, Txikitxu Arrostaitz taldearekin

14:30 Auzo bazkaria 

Irailaren 29a, martitzena

19:00 Meza San Migelen oroimenez. Ondoren luncha egongo da

Egubakoitzean eta zapatuan buzkantzak egongo dira auzo-etxean, 19:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak