Nico Ferrer espainiako Jiu-Jitsu kopan lehiatuko da

Maite Txintxurreta 2015ko ira. 18a, 08:00

Nico Ferrer (eskuman) haren irakasle Julio Gallegorekin

Arrasate Judo taldeko Nico Ferrer Jiu-jitsu maisuak hurrengo asteko zapatuan, irailaren 26an, Eibarko polikiroldegian jokatuko den Espainiako kopan hartuko du parte. "Eibar Hiria" izena jarri diote txapelketari, eta bertako Kalamua klubak antolatu du, aurten lehenengoz.

Ehun lehiakide baino gehiago batuko dira zapatuko txapelketan, emakumezkoen zein gizonezkoen kategoriatan. Goizeko hamarretatik aurrera izango dira saioak. Lehenbizi, goizez, borroka modalitatea landuko dute lehiakideek. Arratsaldez, berriz, Ne-Waza edo lurreko modalitatearen txanda izango da.

Arrasateko Judo taldetik espainiako kopan parte hartuko duen kide bakarra da Ferrer. Gerriko beltza darama eta Julio Gallegoren ikaslea da.

Hurrengo zapatuan 77 kilotako kategorian hartuko du parte

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak