Euskal Kopako hasiera txarra hobetzeko aste bukaera MUrendako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ira. 18a, 10:00
Iker Barbero baloiarekin iazko denboraldiko partidu baten.

Euskal Kopako lehen partiduan jipoi galanta jaso zuten Josu Larreategiren mutilek joan den aste bukaeran, Araberriren aurka 103-55 galduta: "Denboraldiaren prestakuntzan oso motel goaz eta eurak askoz gehiago izan ziren". Hasiera txarrari buelta emateko aukera dute bihar Zornotzaren aurka (Iturripe, 18:00) eta etzi Easoren kontra (Iturripe, 20:00). 

Bestalde, EBA urriaren 17an hasiko du MUk La Flecha taldearen aurka. Iaz baino jokalari gutxiago izango dituzte; bajen artean daude saskibaloia utzi duen Gorka Kintana, lanaren ondorioz taldean jarraitu ezin duen Unai Barrena, eta lanagatik ere jokatzeko arazo handiak izango dituzten Alex Lorenzo eta Mikel Atxa. Bestalde, Beñat Barberena jokatzeko moduan egongo da aurten; hori bai, hernia-diskalak eraginda urte osoa geldi egon ostean, "pazientzia handia" izango dute jokalari arrasatearraren itzulera bermatzeko. Barberenarekin batera, Bergarako Jon Ugarteburu jokalari gaztea ere egongo da entrenatzaile eskoriatzarraren agindutara. 

Urte zaila aurretik

Urte zaila espero du Larreategik: "Bigarren urteak lehenak baino zailagoak izan ohi dira. Lehen urtean ilusioa handia dago, beste taldeek ez zaituzte ezagutzen... Jokalari gutxiago izango ditugu, gainera. Maila mantentzeko asko borrokatu beharko dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak