Hala ere, hankak lurrean izatea komeni dela dio entrenatzaileak: "Iaz moduan, lehen helburua maila mantentzea izango da eta behin hori lortuta ikusiko da; hori bai, ilusioz gainezka gaude. Talde ona dugu, baina partiduz partidu joan behar gara".
Bizkarrezurra, iazko berbera
Aurre-denboraldian egonik, astean hiru entrenamendu saio egiten dituzte orain eta behin liga hasita astean birritan entrenatzea da euren asmoa. Aurten 15 jokalari izango ditu bere agindutara Zabalak. Kopuru "polita" dela dio, eta horrek talde barruko lehiakortasuna areagotzea ekarriko duela: "Ez da erraza izango lagunak diren bi edo hiru jokalari deialditik kanpo utzi behar izatea, baina barruko lehia hori ona izango da gure maila hobetzeko".
Taldeko bizkarrezurra mantentzeaz gain, Ibai Hernandez bergararraren eta Igor Oianguren aramaioarraren fitxaketekin taldea "ondo" sendotu dute. Amaitzeko, Zabalak dei egin die zaleei Musakolako zein Iturripeko harmailak bete ditzaten: "Oso garrantzitsuak dira guretako", dio.