Hamar urte gaur Son Moixeko debutetik, hamar urte Realaren defentsan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko irailaren 17a

Mikel Gonzalez De Martin kapitainaren besokoarekin, Real Madrilen aurkako partidu baten.

Hamar urte bete dira gaur Mikel Gonzalez De Martin Gontxa  Realeko jokalari arrasatearrak lehen taldearekin debuta egin zuenetik. Mallorcaren aurka eman zuen elite mailarako jauzia, Son Moixen, Jose Mari Amorrorturen esanetara. Txuri-urdinek 5-2 galdu zuten partidu hura. Ordutik denetariko egoerak bizi izan ditu: Bigarren Mailara jaistea, Lehen Mailara igotzea –harendako denboraldirik borobilena izan dena–, Txapeldunen Ligan jokatzea... 2017ra arte du kontratua talde txuri-urdinarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak