Ordainduren kale-agerraldia Arrasateko Biteritik hasiko da 18:30ean.
Kongresuaren harira, honako hau dio Ordainduk: "Poztu egiten gara unibertsitateek fenomeno kooperatibistaren etorkizunaren gainean eztabaidatzeaz. Mugimenduaren zati ez diren zentroek parte hartzen duten neurrian, eztabaida aberatsagoa eta pluralagoa izan daitekeela uste dugu. Esan behar da zail samarra dela kooperatibismoaz eztabaidatzea kontuan hartu gabe Fagorren gainbeherak ekarri zuen porrot izugarriarekin gertatu zena (…). Ezin daiteke alboko azterketarik egin Fagorrekin gertatu zena azaldu gabe. Ez dago zuzenketarik oroitzapen barik".
Ordainduren iritziz, "okerra nola zuzendu ikusi behar da lehenengo, gero etorkizunera begira jarri ahal izateko. Etorkizuneko proiekzio horrek emandako balioen kontrol sistematikoa bilatu beharko du, eta osoko estrategiaren alderdien gainean eztabaidatu, horrela, kooperatibismoa ez dadin liberalismoaren bidetik joan".