Bi pilotu horiek daude Euskadiko Txapelketako sailkapenean agintzen. Eta ikusteko dago asteburuan jokatuko duten azken saio erabakigarria non izango den. Berez Arangoitin dira jokatzekoak, baina eguraldiaren eta haizearen baldintzek erabakiko dute azken unean jokalekua. Hala, aurreko saioetako mailari eusten badiote Andoni Aristondo eta Jose Javier Alvarez podiumera igoko dira.
Lagun horiekin batera taldeko beste hauek ere hartuko dute esku Euskadiko Txapelketan: Jon Iriarte, Andoni Ruiz de Azua, Aritz Oianguren, Iñigo Diaz eta Konrado Kortabarria.