Julio Galarta, marka guztiak hausten

Ubane Madera 2015ko ira. 16a, 09:06
Bisitariak erakusketa ikusten. Argazkia: Josemari Velez de Mendizabal

"Maiatzetik Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan lau hilabetez zabalik dagoen erakusketa marka guztiak txikitzen ari da. Milaka eta milaka pertsonak bisitatu dute Vital Kutxa Fundazioa eta Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen artean prestatutakoa. Juliok berak inoiz amestuko ez zuen arrakasta lortu da eta horrek dimentsio berri batera jaso du pintore arrasatearraren arte ekarpena". Hala jakinarazi du Josemari Velez de Mendizabal historialariak bere blogean.

Emandako xehetasunen arabera, "kritikak hitz borobilak izan ditu Galartaren obrarako eta bisitariek biziki txalotu dute ikusitakoaren maila".

Velez de Mendizabalek dioenez, beraz, "Arrasatek emandako pintorerik nabarmenaren obra sartu da, beraz, aspalditik zegokion bikaintasunaren zirkuluan".

Bisita gidatua

Debagoieneko historialariak gogora ekarri du urriaren 4ra bitartean dagoela ikusgai Julio Galartaren obra, Vital Fundazioak Gasteizko Foru Plazan duen aretoan. "Gainera, irailaren 24an bisita gidatua izango da, nahi duten guztientzat", gaineratu du.

Testu osora irakurgai dago Hots Begi Danbolinak blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak