Errefuxiatuekiko jarrera txalotu eta lanean jarraitzeko baliabide gehiago eskatu ditu Baleikek

Jon Berezibar 2015ko ira. 14a, 16:53

Txalotu egin du Arrasateko Baleike-Si se puede taldeak, Udalak zein  Eusko Jaurlaritzak Siriako iheslen harrerarako eskainitako jarrera. "Jarrera eta intentzioez" harago, ordea, ondorengo urratsei buruz berba egiteko deia ere egiten du Baleikek, "herri solidario eta gizabidetsu bat eraikiz".

Si se puede-Baleikeren oharra:

"Badirudi Udal Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aho batez errefuxiatu harreraren gaineko plan bat badarabiltela. Poztekoa dela iruditzen zaigu jarrera positibo eta intentzio oneko irizpide hauek martxan jartzen ari direla ikustea. Milaka gizaseme gatazka gordinetatik ihesi datoz, etorkizun baten esperantzarekin amesten. Baina arazo hau ez da jarrera eta intentzioez konponduko, harrera lehen pausua baizik ez da izango. Orain arte badirudi egoerari soluzio bat aurkituko zaiola egoitzak gaituz eta lehentasunezko beharrak asetuz. Ez da beste ezertaz hitzegiten, ondoren eman beharko diren pausuetaz adibidez. Baina ikuspegia zabaldu beharra dago eta ardurasuntasunez jokatu. Siria, Afganistan, Libia, Irak...etik datozenei bizileku duin batez gain bizi proiektu bat izateko eskubidea bermatu behar zaie, giza eskubideek dioten bezala. Horretarako hainbateko beste baliabide ezberdin beharko dira, eztabaida sakonagoa, proiektu bat epe luzeago baterako eratuz. Gure aldetik lanean jarraitzeko intentzioa dugu, problematika honi irteera bat aurkitzeko, gure gaitasunak behar dutenen eskutan jarriz. Espero dugu bide honetan ahalik eta alderdi, erakunde eta gizarte kide gehienekin  aurkitzea, denon borondatez herri solidario eta gizatsu bat eraikiz."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak