Gizonezko bat atxilotu dute Arrasaten, ustez beste bati eraso egiteagatik

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ira. 14a, 13:05

Atzo –domeka– goizaldean egin zuen atxiloketa Ertzaintzak, dantzaleku baten inguruan. Atxilotuak 23 urte ditu eta beste gizonezko bati kristal batekin eraso egin izana leporatzen diote. Antza, eztabaida izan zuten.

Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, 06:00ak izateko minutu gutxiren faltan jaso zuten abisua, polizia eta anbulantzia eskatuz. Esandako tokira iritsitakoan, agenteek gizonezko bat aurkitu zuten lurrean etzanda. Zauri bat zuen odoletan, gorputzaren albo batean, eztabaida izan zuen beste gizonezko batek eragindakoa, ustez. Handik gutxira eta inguruko kale batean, Arrasateko udaltzainek ustezko erasotzailea aurkitu zuten. Ertzainek atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten, egin beharreko tramiteak egin eta justiziaren esku uzteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak