Taldeko ohiko jokalari batzuk falta izan dira gaurko partiduan, lesioengatik, baina bigarren taldeko hiru gaztek jokatu dute besteekin batera Usurbilen kontra, Iturripen jokatu duten Pitxi torneoko finaleko partiduan. 28-26 irabazi dute etxekoek. Hirugarren Gureauzune taldea sailkatu da, 39-26 irabazita Ordiziari.
Euskadi mailan
Irailaren 27an jokatu du Arrasateko Ford Mugarrik denboraldi berriko lehen partidua, Legazpin. Etxeko lehena urriaren 4an jokatuko du.
Euskadiko mailan jokatu du aurten Ford Mugarrik, Laudioko Patxi Gartzia entrenatzaileak gidatuta. "Jokalari batzuk taldea utzi dute eta ez genekien nola osatuko genuen talde berria. Lehen mailan jokatzea ondo dago, bai, baina zein baldintzatan jokatzeak ere badu garrantzia eta hori baloratu dute jokalariek. Eurek erabaki dute Euskadi mailan jokatzea, lasaiago eta jokalari gazteei lekua utziaz jokatzea", adierazi du zuzendaritzako kide den Andoni Arandok.
Oñatiko Aloña Mendi taldearekin batera, bailarako bi talde izango dira aurten maila horretan jokatuko dutenak, Bergarak mailaz jaistea erabaki du-eta.