Ttakun taldeko Zubizarreta eta Telleria izan ziren txalaparta astintzen lehenak, eta ostean Lorentxo Altuberen familiakoei hitz batzuk eskaini zizkieten. Bertan zeuden Kopi eta Igoneri, “txalaparta horrenbeste jenderi erakutsi izana” eskertu zieten eta ostean bertso bat kantatu zieten. Koadroa ere oparitu zieten Altuberen etxekoei, argazkia eta bertsoarekin. Ostean, Kepa Altube Kopi-k, Lorentxo Altuberen semeak, esker oneko hitzak izan zituen bertaratutakoentzat eta Igone emaztearekin batera txalaparta jo zuen. Ondoren jan eta edanarekin batera saio libreei hasiera eman zieten eta goiz pasa ederraz gozatu zuten.