Patricia Gete batzarkidearekin egoteko aukera eskaini die Ahal Duguk herritarrei

Mirari Altube Arrese 2015eko irailaren 12a

Patricia Gete batzarkidea Igor Urizarren alboan.

Arrasateko Podemos-Ahal Duguk herritarrek dituzten ekarpenak, iritziak eta zalantzak jaso gura ditu eta horretarako Patricia Gete Batzar Nagusietako kidea gonbidatu zuten atzo, Kulturatera. Batzar horiek hilabetean behin egiteko asmoa agertu zuten han.

Parlamentando izenarekin Ahal Dugu zirkuluko kideek aukera eman gura diete herritarrei batzarkideekin elkartzeko. Bilera irekiak dira eta Arrasaten atzo egin zuten lehenengoa. Batzar Nagusiak zelan dauden osatuta eta zelan egiten duten lan azaldu zien elkartutako hamabost bat laguni Getek, Deba-Urola barrutiko batzarkideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak