Trikitixa Eskolakoek, aurtengo ikasturteari bultzada bat eman diote ikasleen eta irakasleen lana kalera ateratzen. Herriko Plazan gainera, artisau, harategi eta tabernen laguntza izan dute, herritarrak animatzeko asmoz. Kalejira amaituta, bi pieza eskaini dituzte, eta ostean, agertoki gainean beste hainbat interpretatu dituzte irakasle eta ikasleek. Gainera, matrikulazio kanpainarekin bat, informazio postu bat eta bertan apuntatzeko beste postu bat jarri dituzte; baten batek bat egitea ere erabaki du.