Atzo bilera ireki bat egin zuten herritarrei Gorostizako proiketuaren berri emateko eta auzo horretako jolas parkeak baldintza guztiak betetzen dituenez, horrexekin hasiko dira.
Parte-hartze prozesua
Orain, parte-hartze prozesu bat jarri dute martxan auzotarren eta herritarren iradokizunak jasotzeko. Aurrerago, bi zirriborro eskatuko dizkiete enpresa desberdinei, bi estalki guztiz desberdinekin, eta gero herritarrek aukera izango dute bi estalki horien artean gehien gustatzen zaiena bozkatzeko korreo elektroniko bidez edo BAZen jarriko duten kutxan bozka emanda.
Gero aterako da lizitazioa, enpresa bati esleituko zaizkio lanak eta ondoren hasiko lirateke obrarekin, datorren urtean gutxi gorabehera.
Estalkiak beste bi parketan
Gorostizakoa baina, ez da izango estaliko den parke bakarra. Aurrera begira, espero dute beste zonalde batzutan dauden beste pare bat jolas parke ere estaltzea.