Iraila ekintzez beteta dute Besaide Mendizale Elkartekoek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ira. 11a, 12:00
Oroimen Eguna Besaiden,.

Abuztuko geldialdiaren ostean, ikasturte berria askotariko ekintzekin hasiko du Besaide elkarteak. Irailaren 20an Oroimen Eguna ospatuko dute eta beste bi irteera ere prestatu dituzte irailerako. 

Hasteko, hilaren 20an Oroimen Eguna ospatuko dute Besaiden bertan; 1955. urtetik hutsik egin gabe, urtero antolatu dute mendian istripuz hildako mendizaleak gogoratzeko zita den egun berezia. Iaz Besaide elkarteak berak antolatu zuen ekitaldia, eta aurten Elorrioko Erdella Mendizale Taldeari egokitu zaio ardura hori hartzea. 

Bestalde, irailaren 26ko eta 27ko aste bukaerarako irteera antolatu dute; Piriniotako Picos del Infierno igoko dute eta dagoeneko aukera dago izena emateko. Irailaren 14an eta 21ean eman ahalko da izena elkartearen egoitzan (Garibai, 3 bis), 19:30etik 20:30era. 

Arabako lautadan barrena

Horrez gain, irailaren 27an Arabako lautada integralaren barruko 11. etapa egingo dute, Ubidea eta Sarria artekoa. Irteera horretan izena eman ahalko da hilaren 21ean, 22an eta 23an elkartearen egoitzan, 19:30etik 20:30era. Argibide gehiagorako deitu 943 77 30 66 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak