Data –iaz uztailean egin zen– eta leku aldaketaz gain, Time attack deritzon diziplina izango da aurtengo nobedade nagusia; proba horretan 12 pilotuk hartuko dute parte, eta denborak neurtuko dizkiete. Erlojuaren kontrako proba hori hilaren 26an izango da, goizean zein arratsaldean. 20:00ak aldera amaituko da proba berezia.
Asteburu osorako plana
Antolatzaileek asteburu osorako egitaraua prestatu dute aurten. Irailaren 26an 09:30ea irekiko dute txosna eta auto klasikoen zein gaur egungoen erakusketa ere jarriko dute. 10:00etan Time attack probarako entrenamenduak hasiko dira. Irailaren 27an ere ez da gasolina eta gurpil erreen usainik faltako, izan ere, denbora mugarik gabeko erakustaldia izango da, 16:30ean hasita. Lehenago, 12:00etatik 14:00etara, irteera egingo dute Arrasatetik eta inguruko herrietatik. Bi egunetan umeendako ekitaldiak ere izango dituzte, 11:00etatik 14:00etara.