Aldaketaren urtea izango da aurtengoa Arrasateko eskubaloi taldearentzat

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ira. 11a, 10:00
Josu Herrero iazko partidu baten; aurten ere taldeko kide izango da.

Arrasate Eskubaloi Taldean hainbat aldaketa izango dira denboraldi berrian. Senior mailako taldeak Euskadiko Txapelketan lehiatuko du eta Patxi Gartzia izango da entrenatzaile berria. Aste bukaera honetan Pitxi Herreroren omenezko txapelketa jokatuko dute. 

Aldaketaren denboraldia izango da oraingoa Arrasate Eskubaloi Taldearendako. Senior mailan izango dira aldaketa nabarmenenak. Iaz maila mantendu arren, Ohorezko Mailan jokatu beharrean Euskadiko Txapelketan jokatuko dute aurten –irailaren 26an hasiko dute liga, Legazpin–, orain arte taldeko kide izan diren hainbat jokalarik taldea utzi dute-eta: Kepa Isasmendi, Oier Ortiz de Mendibil, Ekaitz Aranburuzabala, Andoni Bernal, Iker Otegi eta Mikel Zuloaga baja izango dira. Ford Mugarrik 16 jokalari izango ditu aldaketez jositako denboraldiari aurre egiteko. Entrenatzaile aldaketa ere badago: Patxi Gartzia laudiarrak hartuko du Pablo Gartzia oñatiarraren lekua. Bestalde, bigarren taldea Jon Urrutiak zuzenduko du: "Aurten ere lana sendo egin beharko dute lehen taldeko jokalari izateko", adierazi du klubeko zuzendaritzako diharduen Andoni Arandok. 

Josu Herrero, gazteen entrenatzaile

Gazte mailako entrenatzailea Josu Herrero izango da eta 12 jokalarirekin "bakarrik" egin beharko diote aurre denboraldiari: "Jokalariak behar ditugu, gutxienez 16 jokalari izatea komeni da arazorik ez izateko. Izena eman gura duenak Iturripera hurbildu besterik ez du egin behar, martitzenean, eguenean edo egubakoitzean, 18:00etatik 21:00etara. Beti bezala, eskubaloian jokatu gura duten guztiak ongietorriak izango dira". Kadetetan ez dute talderik aterako, hiru jokalari bakarrik dituztelako.

Pitxi Herreroren omenezkoa 

Bihar eta etzi jokatuko da orain arte memoriala izan den Pitxi Herreroren omenezkoa; aurten txapelketa eran jokatuko da. Finalerdiak bihar, zapatua, jokatuko dira: Gure Auzune Usurbilen aurka (16:00) eta Ford Mugarri Ordiziaren kontra (17:45). Domekan, 10:30ean jokatuko da hirugarren eta laugarren postua zehazteko lehia; finala 12:15ean izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak