Arrasate atletismo eskolakoak hasi dira lanean

Xabier Urtzelai 2015eko irailaren 10a

Eguaztenean hasi zuten Arrasateko atletismo eskolakoek ikasturte berria, eta dagoeneko Mojategiko pistak gaztetxoz betetzen hasi dira. Hala, eskolako ateak zabal-zabalik daude, eta ikastetxeen bitartez eman beharko dute izena, monitore zein irakasleei oharra pasatuz. 

Entrenamenduak adin eta kategoriaren bitartez prestatuko dituzte, eta saioak eguazten eta egubakoitzetan egingo dituzte (18:00-19:00). Eta entrenamenduak ere adinen araberakoak izango dira: korrika egiten ikasi, koordinazioa landu, lasterketa laburrak egin, jauziak eta jokoak, esaterako. Nagusiei, ostera, entrenamendu zehatzak prestatuko diete, egutegi librean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak