Ekintzen berri emateko zerbitzua ipiniko dute kiroldegian oraingo astean

Jon Berezibar 2015ko ira. 8a, 12:04

Bihartik barikura arte kirol ekintzei buruzko informazioa eta orientazioa eskainiko dute Musakolako kiroldegian. Udalak, dagoneko zehaztuta du eskaintza berria zein izango den, udal webgunean aurki daitekeena.  Udako denboraldiari dagokionez, kiroldegitik jakinarazi dute irailaren 14tik aurrera barruko igerilekuak zabalduko dituztela goizez eta 21etik aurrera egun osoz. 

Aholku zerbitzuak honako ordutegia izango du: 

  • Eguaztenean, irailaren 9an, goizez 11:30etik - 12:30era eta arratsaldez 18:00etatik - 19:00etara.
  • Eguenean, irailaren 10ean, goizez 11:30etik - 12:30era eta arratsaldez 17:30etik - 18:30era.
  • Barikuan, irailaren 11an, goizez 10:00etatik - 11:00etara.

Gainera irailaren 14 eta 15ean ate-irekien eguna egingo dute, nahi dutenek jarduerak proba ditzaten. 

Sauna eta igerilekuak

Udako sasoia amaitzear den honetan, zenbait egunez kanpoko zein barruko igerilekuak zabalik egongo dira. Hala, hilaren 14tik 18ra goizez zabalik egongo dira barrukoak ere. Kanpoko igerilekuak hilaren 20an itxiko dituzte. Saunak aldiz, ohiko ordutegia du jada goizeko 07:00etan irekiko da.

Azken ohar bezala, udaletik ohartarazten dute instalazioen hiruhileko erreserba finkoa egin gura dutenez, hilaren 20ra arte dutela epea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak