Kale-agerraldia Biteritik irtengo da 18:30ean eta Arrasate erdialdea zeharkatuko du.
Salaketa aurkeztuko dutela gogorarazi dute Ordainduko arduradunek. 900 bazkide kooperatibista baino gehiagok egingo dute hori. Helburua da, euren esanetan, "legez kanpo eta modu antikooperatibistan ukatzen" dizkieten produktuak itzul diezazkieten lortzea.
Salaketa honela azaltzen du Ordainduk: "Uste dugu Mondragon Korporazioa ez dela Fagor eta Edesa kooperatiben desagertzearen lekuko soila izan. Lanpostua galdu dutenok eta zor digutena bueltatu nahi ez digutenok bertan behera utzi izanarengatik duen erantzukizuna onartu behar du".
Erakundeekiko kontaktu berriak hasiko dituzte, Mondragon Korporazioarekiko bitartekari izan daitezen eskatzeko. Bestalde, "modu intentsu eta kreatiboan" mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute.