Azken urteetan berreskuratu dira Zarugalde kaleko jaiak, abuztuko azkenak Arrasaten.
Egun osoko egitaraua dago aurten ere, adin guztietako zaleendako ekintzekin:
12:00 Txupinazoa eta haurrentzako jolasak.
13:00 Triki-bertso poteoa. Pintxoak tabernetan dohain.
16:00 Mus eta partxis txapelketa.
19:00 Bonba japoniarrak.
19:10 Buruhandiak.
19:30 Txistulariak.
21:30 Afaria.
23:00 Erromeria.
00:00 Zezen suzkoa.
00:15 Erromeria.
Kale erdian karpa ipiniko dute afariaz gozatzeko (txartelak abuztu hasierara arte bakarrik egon dira salgai), eta erromeria Muxibarreko biribilgune inguruan izango da.