Bizkaira eta Gironara irteerak antolatu ditu Abaroak

Leire Kortabarria 2015ko abu. 22a, 18:00
Platja d'Aroko hondartza.

Bizkaira irteerarako izena emateko eguna irailaren 1a izango da. Bestetik, zabalik jarraitzen du Gironara joateko izenemateak.

Bizkaira irteera antolatu du Abaroako erretiratuen elkarteak irailaren 8rako, martitzena.

Gernikako Pasilekua erretiratuen etxean hamarretakoa hartuko dute. Gero, Gernikako babesleku antiaereoa bisitatuko dute eta denbora librea izango dute segidan. Gautegitz-Arteagan, Arteagako gazteluko jatetxean bazkalduko dute. Itzuleran, Lekeitioko jaietan geldialdia egingo dute.

Izenematea irailaren 1ean da, 10:30ean. 32 euro da.

Bestetik, irailaren 14tik 27ra arterako Platja d'Arora (Girona) irteera ere antolatu dute. 50-55 lagunendako lekua dago eta bakoitzak 510 euro ordaindu behar du; izena ematerakoan, 200. Prezio horren barruan daude honakoak: autobusa Arrasatetik joan-etorria egiteko; bazkaria joan-etorrian, bietan; Platja d'Aroko hondartza parean Caleta Palace hotelean egonaldia (lau izar), mantenu osoarekin; bidaia-asegurua eta istripuetan berehalako arreta.

Izenemateak zabalik jarraitzen du leku guztiak hartu arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak