40-45 urteko gizonezkoa hilda aurkitu dute kalean

Ubane Madera 2015eko abuztuaren 7a

Gaur goizean, 07:30ean, San Andres auzoko Equs tabernaren eta Laboral Kutxaren bulegoaren kanpoko aldean 40-45 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute. Ez zuen indarkeria aztarnarik, eta horregatik uste dute heriotza naturala jasan duela, 05:00ak 06:00ak inguruan. Hilotza kalean aurkitu dutenez, Arrasateko Udalak halako kasuetarako protokoloa aktibatu eta autopsia egingo diote gazteari.

Gaztea identifikatuta dago, eta familiari dagoeneko jakinarazi diote gertatutakoaren berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak