Ustezko erasoa gertatu da Arrasaten

Ubane Madera 2015eko abuztuaren 6a

10:45ak inguruan abisu dei bat jaso du Ertzaintzak, esanez Arrasateko Bizkaia etorbideko taberna baten kanpoko aldean (Muxibarren kanpoko aldean) eraso bat izan dela. Gizon batek beste bati ustez eraso egin dio eta baita iraindu ere. Polizia bertaratu egin da, baina dagoeneko ez zegoen inor. Geroxeago biktima identifikatu du eta hura salaketa jartzera joan da.

Minutu  batzuk geroxeago, Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatzea ere lortu du; Segurtasun Sailaren arabera, Arrasateko Udaltzaingoak bestelako liskarren batengatik lehenagotik ere identifikatuta duen gizonezkoa da.

Edozein modutan, ustezko erasotzailea ez dute atxilotu, momentuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak