Arrasate Atletiko Taldetik Castellon jokatutako Espainiako txapelketan lehiatu diren gainontzeko atletei dagokienez, bosgarren postuan sailkatu zen Ruiz de Azuaren eta Axperen entrenatzaile Jonathan Perez, 4,90 metroko saltoarekin; eta hamargarren sailkatu zen, berriz, Istar Dapena gaztea, 4,70 metroko saltoarekin.
Bestalde, Iñigo Uribarren zazpigarren lekuan sailkatu zen, kasu horretan, salto hirukoitzean.
"Ahal duten moduan entrenatzen"
"Zorionak Mojategiko instalazioetan ahal duten moduan entrenatzen duten jauzilari horiei, eta ez gainontzeko jauzilariek moduan, oso instalazio onak izaten dituztela entrenatzeko", adierazi dute Arrasate Atletiko Taldetik.